Gazte Abertzaleak se suma a la manifestación contra el sumario 18 / 98

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, datorren martxoaren 26an Bilboko kaleetan zehar ospatuko den 18/98 makrosumarioa salatzeko manifestaldiari dagokionez, bere babesa eta bat egitea adierazi nahi du. Gazte erakunde independentistarentzat, Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den momentu honetan, estatu espainolak mantentzen duen euskal gizartearen zati jakin baten kontrako kriminalizazio eta etengabeko jazarpen kanpaina lekuz kanpo dago eta horregatik espainiako alderdi politiko nagusien politika aldaketa eskatzen du euskal gatazkari dagokionean. Gazte Abertzaleak-ek modu berean arduratsu ikusten du justiziaz egiten den erabilera politikoa, euskal kulturarekin eta abertzaletasunarekin harremana duen guztia ETAren itzalean sartzen jarraitzen baitu, gezurretan eta euskal abertzaletasunaren ahulduran oinarritutako estrategia da hau.

Gazte Abertzaleak erakundeak euskal gizarteari, 18/98 makrosumariari bere gaitzespena adirazteko, Bilboko kaleak bete ditzan eskatzen dio.

Tema: Politica general

Autor/a: Gazte Abertzaleak

Medio de comunicación: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes