EPAIKETARIK EZ!
Euskaldunon Egunkariaren prozesuan epaiketa egongo den ala ez erabakiko den unean prozedura gelditu eta artxibatzea litzateke ametsgaizto honen amaierarik egokiena, nahiz eta mina eginda dagoen. Ozenki esaten dugu: Epaiketarik ez!
2003ko otsailean zuzenbide prozesalaren printzipioak urratuz euskaldunoi egunkaria itxi ziguten, Aznarren epaileek todo vale irizpidea aplikatuz. Prozeduraren hasieran, ikerketaren fasean hain zuzen ere, neurri kautelar gisa egunkari baten itxiera ezartzen duen erresoluzioa erabakitzea disparate hutsa da edozein Zuzenbidezko Estatu Demokratikotan eta espainiar estatua Zuzenbidezkoa eta Demokratikoa omen da PPk eta PSOEk diotenez. Gainontzekook beste iritzi bat daukagu kuestio honen inguruan.
Egunkaria itxita eta zazpi auzipetu. Hau da egun muturren aurrean dugun panorama. Egoera honen aurrean PSOEren gobernuak Aznarren bigarren legealdian burututako gehiegikeri onartezinei era batetan edo bestean aurre egin beharko diela garbi daukagu. Itxieraren eta zazpi pertsonen auziperatzearen ondorioak konponezinak diran arren, egindakoa eginda dago eta ez dago atzera egiterik, erotasun itzela izan den arren, Zapaterok disparatearen eta gehiegikerien kapitulua ixtea bere eskuetan dauka. Führerzitoak hasitako bide horretatik atera beharko gaitu eta prozedura puntu honetan bukatu beharko da, artxibatuz.
Tema: Euskal Herria
Autor/a: Ibon Usandizaga
Medio de comunicación: Berria




