Mundialera!

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean egindako prentsaurrekoan www.elmundial.org webgunea aurkeztu du “Euskal Herria mundialera!” lelopean interneten martxan jarritako kainpainan.

Erakunde independentista interneten garatzen hasi dan kanpaina hau nazioarteko txapelketetan Euskal Herria ordezkatzen duen euskal selekzioaren ofizialtasuna bultzatzeko beste ekimen bat da. 2000. urteko eurokopan egin zuen bezala.

Egun Euskal Herriko kirolariak espainiar eta frantziar estatuak ordezkatuz nazioarteko txapelketetan parte hartzera behartuta daude. Egoera hau dala eta, Euskal Herria bezalako estaturik gabeko nazio bati selekzio propioa izateko eskubidea aitortzea erreibindikatzen dugu.

Selekzio nazional propioa izan ahal izateko borondatea baino ez da behar, estatu independientea izatea eta txapelketa edo liga independienteak antolatzea ez da beharrezkoa.

Borondatea baino ez dala behar diogu Kirol federazioak ez diralako berez organu politikoak. Instituzio pribatuak dira eta ez dira erregela politikoak zuzenduak. Beraz, nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura polítiko batek murriztua, ez dago nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoreen menpe dago nagusiki: nazio horren benetazko borondatea selekzioa izateko, eusko legebiltzarrak erabakia hartuta dauka, eta nazioarteko federazioaren borondatezko onarpena.

Ez da beharrezkoa estatu independientea izatea. Nazio Batuen Erakundeak 187 kide dituen bitartean, Asoziatutako Nazioarteko Futbol Federazioa (FIFA, ingelesez) 198 ditu. Nazio Batuetan ez dauden FIFAko kide esanguratsuenetako batzuk: Eskozia, Gales, Ipar Irlanda, Palestina, Tahití, Puerto Rico. Beste kirol modalitate batzuetan, estatu gabeko nazio asko daude eta inolako arazorik gabe hartzen dute parte nazioarteko eta ofizial diren txapelketetan.

Txapelketa edo liga independienteak antolatzea ere ez da beharrezkoa. Hortxe dauzkagu Galesen eta Andorraren adibideak.

Erreibindikazio hau gure ingurura eta espianiar eta frantziar estatuetara ezezik munduan zabaltzeko kanpaina hau interneten lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) garatzen ari gara www.elmundial.org webgunea tresna gisa hartuz.

Webgune hau bere osotasunean software librean bolondresek landu dute.

Egun zenbait lotura dauzkagu:

 Chobenalla, EA eta GA bezalako Euskal Herriko eta estatuko erakunde politikoenak.
 Alianza Libre Europea (ALE), EFAY, R&PS eta Prego bezalako europar erakunde politikoenak.
 Zazpirak bat bezalako diasporako webak.
 Internet Euskadi bezalako internetko hedabideena.
 Aberrigintzan bezalako kultur erakundeenak.
 Bloc pertsonalak.
 La pelota vasca, interneteko foroetan eta zenbait enpresetako webguneetan adibide bezala jarri dute.

Mundialera!

Euskal Herria Mundialera

Tema: Politica general

Autor/a: Gazte Abertzaleak

Medio de comunicación: Prentsa Oharra/Nota de prensa